Zaurgarritasunak ekartzen dituen kontraesanekin egingo du topo irakurleak poesia bilduma honen bertso lerroetako askotan. Izan ere, gorputza oso presente dago liburu guztian zehar; gorputzak sistemak dakartzan biolentziekin talka egitean hartzen dituen formak, gorputzen arteko eta gorputz propioarekiko erotismoa, isiltasunen presentzia, gorputzaren suspertzea…
Pudorerik gabe petalo beltzez apaindu duzu bular biluzia. Negurik ez, azalaren gaineko ihintz usuan.