Andoni Isok bere andregaia akabatu zuen Donostian, anker eta hotz, baina Ertzaintzak ezin izan zuen haren aurkako frogarik topatu. Handik urte batzuetara, berriz, beste emakume bat hil eta desagerrarazi duela dirudi, Nafarroan, baina neskaren gorpurik ez da inon ageri, eta hilotzik ezean ezin hilketarik egotzi. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea jo eta su saiatuko da, bere talde osoarekin, kasua argitzen eta Isoren akatsen bat harrapatzen, baina, susmoak eta arrastoak pilatu arren, ikerketak aurrera egin ahala, misterioa argitu ordez, mataza nahasia are gehiago loditzen eta korapilatzen doa. Asiain inspektorearen kasu berri bat, misteriozko eleberrien maisuaren eskutik.
Irakurri nuen duela pare bat urte, eta egia esan, nahiko presente geratu zitzaidan, baina ez derrigor positiboagatik. Nobela beltz modura ez dago gaizki, baina badaude gauza batzuk morbosoegiak.
Kasua bera interesgarria izan zitekeen, baina tipoaren iraganeko eszenak, batez ere neskatoarekin lotutakoak (que si isilpeko sarrerak, que si kulero lapurreta…), zintzoki esanda, ulertzen dut autoreak tentsioa eta deserotasuna bilatu nahi zituela, baina jeitsiozu pixka bat al voyerismo no? Que parece que se nos olvida de qué va el libro. Eta bueno amaieran gertatzen dena… tipoak beste emakume bat hiltzen du bere bikotekidearen heriotza faltsutzeko? Plot twist modura tira supongo, baina sinesgarritasunari oso mugan heltzen dio, eta egia esan, aurretik pilatutako morbo guztia ez da inon benetan justifikatzen.
Ez dut gehiegi gogoratzen baina liburua motz geratzen zen bai tonuan bai edukian, eta azkenean amaiera xamur horrez gain irakurketak ez zidan ezer handirik utzi.
Ondo gogoratzen dudana da aukeratutako euskarazko itzulpen edo irakurgai eskuragarrien artean hau ez zela, inondik inora, egokiena, eta gainera, ondoren azterketarako baliatzea are okerragoa iruditu zitzaidala. Baina tira, arazoa ez da liburu honekin, liburu desegokiak gai deserosoekin kurtsoz kurtsoko kontu bat izan dira ia.
This entire review has been hidden because of spoilers.
Novela negra situada en Euskadi bastante normalilla para el género, pero excelente en comparación con otros autores de la zona/escritores que han situado sus obras en EH.