Jump to ratings and reviews
Rate this book

Hizkuntza gogoan

Rate this book
Jakin-minak zehazten du ikertzaileen lanaren norabidea. Dena delako gaiari buruz arazo bat aurkitzen da, galderak sorrarazten ditu eta erantzuna ematen zaie. Halaxe gorpuzten da zientzia, eta zientzien artean, hizkuntzalaritza. Zer da hizkuntza? Haur basatiek hizketan ikas dezateke? Gu al gara hitz egiteko gai diren animalia bakarrak? Txinpantzeek hizketan ikas dezakete? Xibarta baleek beti kantu bera kantatzen al dute? Arrazoia ote zuen Nelson Mandelak zioenean “[inori] bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, hori bere bihotzera joaten dela”? Zergatik hiltzen dituzte Kanadan Lehen Nazioetako neskato eta emakumeak? Genozidioak ba al du zerikusirik hizkuntza eta kulturarekin? Ama hizkuntza galtzen al dute atzerrian adoptatutako haurrek? Gure barruko ahotsa hizketaldi bihur daiteke soinurik ahoskatu gabe? Hauexek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen galderetako batzuk eta ikerkuntzak eman dizkien erantzunak. Ziur aski ez dira behin betiko erantzunak izango, baina irakurlearen jakin-mina hauspotuko dute beharbada.

120 pages, Paperback

Published June 1, 2021

7 people want to read

About the author

Beatriz Fernández

35 books3 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
0 (0%)
4 stars
5 (71%)
3 stars
1 (14%)
2 stars
1 (14%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 - 3 of 3 reviews
Profile Image for ixi_liburujalea.
269 reviews56 followers
January 19, 2022
Liburu honen bidez Fernandezek Hizkuntzalaritzaren inguruko galderei nahiko azaleko erantzunak ematen dizkiela iruditu zait; hau da, kapitulu bakoitzak gai bana lantzen duela baina horietako bakar batean ere gehiegi sakondu gabe.

Ondorioz, ez dut uste liburu honen bidez gauza berri gehiegirik ikasi dudanik, baina irakurtzeko arin eta atsegina da; eta beraz, gai honen inguruko ezagutza askorik ez duen pertsona batek irakurtzeko liburu gomendagarrienetako bat dela iruditzen zait.
Profile Image for Irati.
19 reviews1 follower
May 11, 2022
Oso interesgarria.
Hizkuntzaren barrunbeak, printzipioz hauek ezagutzeko gaitasunik ez dugunontzat (edo hori uste dugunontzat) ezagutzeko aukera ematen du. Erraztasun batetik baina literaturaren kutsua galdu gabe, idazleak, irakurlea arrapatzea lortzen du.
Nire esparrua batere ez den eremua izanik, oso gustura irakurri dudan liburua izan da.
54 reviews
December 12, 2022
Liburuak hizkuntzei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du. Oso ondo idatzita dago eta gai eta kontzeptu konplexuak oso argi azaltzen ditu edozeinek irakurtzeko. Irakurketa gomendagarria hizkuntzei buruzko ezer ikasten dabilenentzat eta hizkuntzei buruz hausnartzea gustatzen zaienentzat.
Displaying 1 - 3 of 3 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.