«Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa». Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean. Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio Epizentroa. «Batzuetan hain gaude geure istorioan murgilduta, ez gara konturatzen beste pertsona baten istorioan bigarren mailako aktoreak besterik ez garela. Edo estrak. Edo dekoratua». «Hezur-mamizkoa baino gehiago kristal-likidozkoa sentitzen da. Ezin damugitu.Mugitzen bada hautsi egingo da. Eta hausten bada, noizbait pertsona fresko eta duin bat gorde zuen edukiontziaren arrasto mingarriak baino ez dira belar gainean geratuko».
«batzuetan hain gaude geure istorioan murgilduta, ez gara konturatzen beste pertsona baten istorioan bigarren mailako aktoreak besterik ez garela. edo estrak. edo dekoratua».
7 ipuin. Egunerokotasuna ardatz, aparteko gertaeretan katigatu gabe, ondo harilkatzen eta kontatzen ditu jarrerak, egoerak, asmoak. 7 ipuin. 7 dardara. Bakoitza bere epizentroarekin. Lehen liburua du Nereak. Betoz gehiago!
Ez zait asko gustatu. Ondo dago ipuin bakoitza hasten zarenean, ildo beretik doaz ipuin guztiak, maitasunaren gaiean zentratuz, baina amaiera hain zabalak malkartsu egiten du liburuaren irakurketa.
Narrazio bilduma honek beste pertsona batzuen errealitatean murgiltzen gaitu. Inoiz baino gehiago konturatzen gara denok besteen estrak garela eta arazoak singularrak eta unibertsalak direla. Askotan atenporalak.
Nire ustez, azken egunetan asko irakurri den esaldiaren mezua indartzen duen irakurketa: "Ikusten duzun pertsona bakoitza borrokatzen ari da zuk ezer ez dakizun gudu batean".