Jump to ratings and reviews
Rate this book

Hili

Rate this book
Bizirik gaudelako pentsatzen dugu hiltzeaz.
Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu. Ulertzen saiatzen gara.
“Egunen batean hil egingo naiz” pentsatzen du haurrak, eta izutu egiten da.
Hilda egotea zer den ulertzen saiatzen da haurra, eta ihes egiten dio zerbaitek.
Ez egotea zer den ulertzen saiatzen nintzen umetan. Oraindik saiatzen naiz, aldika.
Jaio aurretik non geunden galdetzen dugu, normalean, isilka.
Hiltzeaz pentsatzen dugu, bizirik gaudelako.
Hiltzea ez da erraz pentsatzen den zerbait. Hiltzeaz, zeharka baino ezin da pentsatu. Inguratze ariketa bat da Hili: hitzek, umoreak, irudimenak, ilustrazioak… jolas egiten dute hiltzearen ideiarekin. Oinaren puntaz ukitzen dute putzua.
Gerturatu ahala urruntzen gara; urrundu ahala gerturatzen.
Irudimen handia behar da hiltzeaz pentsatzeko.
Airez betetako liburu bat da. Hutsunea, arnasa, zuria, dena.
Galderaz betetako liburu bat da.
Zuhaitzez, arrainez, zeruz, lurrez, izarrez, gauez egina.
Inozentziaz bakarrik pentsa liteke hiltzeaz.
Umiltasunez bakarrik pentsa liteke hiltzeaz.
Umorerik gabe ezinezkoa da hiltzeaz pentsatzea.
Hili bi pertsonaiaren arteko solas isila da. Ustez, bat bizirik dago eta bestea ez.
Hili haur baten eta bere panpinaren arteko solas mutua da: hitzetan eta isiltasunetan idatzia. Haurra eta panpina bat dira eta bi dira. Ispilu, lagun, ordezko. Batzuetan bizia hartzen du panpinak eta haurra datza inerte.
Hili gutako bakoitzak unibertsoarekin, izatearekin eta ez izatearekin, erortzearekin, etzatearekin, desagertzearekin, joatearekin eta etortzearekin, hilekin, biziekin, haizearekin eta urarekin duen elkarrizketa da.
Harridura, izua, lilura, sosegua, maitasuna, jakinmina.
Bide bat, inora ez iristeko.

68 pages, Hardcover

First published September 1, 2021

6 people want to read

About the author

Uxue Alberdi

21 books36 followers
Uxue Alberdi Estibaritz (Guipúzcoa, 1984) is a Basque writer and versolari, with a degree in Journalism.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
2 (33%)
4 stars
4 (66%)
3 stars
0 (0%)
2 stars
0 (0%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 of 1 review
Profile Image for Nahia.
777 reviews101 followers
June 15, 2022
Uno de esos libros para niños que en ralidad también es para los adultos. Por ponerle una pega, a los niños no creo que les pase, pero a mí como adulta a ratos me ha parecido un poco duro.

"Aita hiltzean eduki ahal izango dut zakur bat? // ¿Cuando se muera papá podré tener un perro?"
"Hildakoek ahaztu egiten gaituzte? // ¿Nos olvidan los muertos?"
"Oroitzen al duzu hildakoren baten ahotsa? // ¿Recuerdas la voz de alguna persona fallecida?"
"Norbaiten tripatik sortzen bagara, norbaiten tripara hiltzen gara? // Si somos creados en la tripa de alguien, ¿al morir vamos a la tripa de alguien?"
Displaying 1 of 1 review

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.