Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen. Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna. Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol Arrietaren estreinako nobela orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismo printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Seguru irakurleak eskertuko duela
Koldok zorigaitz baten barruan bizi da: eszedentzia bat hartu zuen eleberria bat idazteko eta hilabete gutxi igaro ondoren, bere neskalagun Esterrek utzi zuen. Horrezkero, langabezian ez egoteko edozein lan onartuko luke eta pizza-banatzaile gisa hasten da lan egiten; motozikletarik ez daukanez, banaketak burutzeko bere txirrindula zahar erabili behar izango du. Gainera, Esterrekin bizitzeari laga zuenez, lehenbailehen pisu berri bat bilatu behar du. Donostiaren kanpoldean ezagutzen du Nagore, bere pisukide berria, Koldok ez duelako dirurik bakarrik bizi izateko. Honela, 44 urteko Koldo bere bizitza ezegonkorra hasten da, Esterrekin bizi zituen oroitzapen onak gogoratzen dituen bitartean. Hala ere, hor badago Nagore, neska ederra eta liraina, bere pisukideak hark baino hogei urte gutxiago dituen arren... Eta ustekabean beste emakume bat agertzen da, Frida misteriotsua, Koldori dantzatzen irakasten gonbidatuko duen artista moduko bat.
Arrietak idatzi duen liburuak kronika antz ematen du, bere orrietan zehar benetako bizitza bat kontatuko balitz bezala. Istorioa une guztietan erraz errealistatzat hartzen da, Koldori gertatzen zaiona, nahiz eta sinesgaitz dirudien, narratzailearengan ekoizten dituen erantzunak nahiko ondo landuta daudela uste dut. Hala ere, esanguratsuena da liburua momentu barregarriz beteta dago, batez ere Koldok neskekin dituen amodio-kontuak edo, hobeto esanda, Koldok berak egiten dituen ahalegin funtsik gabe, eta bere irudimen zorrotzak irudiztatzen dituen fantasia bitxiak. Azken finean, narratzailea gizajo bat baino ez da: bere burua gaztetzat hartzen duen arren, ez daki nola konpondu behar duen bere bizitza Esterrek utzi zuenetik, eta ligatu aritzen duenean ez du bere burua trebea ikusten. Horregatik, une dibertigarriz aparte, eleberria hausnarketa sakona egiten du, batez ere, 2020ko itxialdiak Koldo daukan egoera zailan harrapatzen duenetik. Era berean, malenkonia pixka bat umorearekin batera nahasten da denok bizi dugun hilabete horietako salbuespenari buruz hitz egiterakoan. Orokorrean, umorezko liburu baten aurrean gaude, baina azaltzen duen istorioa kalitate onargarria dauka.