Benetako euskalduna izateko, Amerike- tan osabaren bat eduki bear omen da. Egi-egia esan zuan ori asmatu zuanak. Alegia, geiegizko jendea joan zala emen- dik itxas arunzko lurralde aietara. Atzera etortzeko asmoak eramango zi- tuzten aietan geienak edo guztiak. Bañan usteak ustel aterako zitzaizkien geientxue- nei. Euskalerri txiki ontan danentzat lekurik ez eta batzuek beren lurra ustu egin bear- ko zutela, dudarik ez da. Bañan era gabe- ko alde egin bear ura neurriz kanpokoa izan zala ere, ez du inork ukatuko.