Erraz eta azkar irakurtzen den istorio kostunbrista. Protagonista biak nahiko gatz bakoak eta lauak dira (beraien arteko maitasun historia ez zait sinesgarria egin), gehiago gustatu zaizkit bigarren mailako pertsonaiak; zeintzuk nahiz eta nahiko lauak ere izan umoretsuagoak diren.
Puntu aipagarriak: -Eleberria galerna handi batekin amaitzen da, heriotza askoren eragilea. Badirudi liburua 1908ko galernaz ari dela baina 1906an argitaratu zen.
-Aipatutako galerna (eta hildakoen meza) klimaxak izanda, istorioan urte batzuetako elipsi bat gertatzen da. Gero idazlea bera ageri zaigu Arranondo bisitatzen, eta liburuko pertsonaiei zelan dihoakien azaltzen digu. Gustatu zait epilogo mota hau.
-Nahiz eta Indianoa istorioko "gaiztoa" izan, liburuko esaldirik onena berea da "Arranondon ez dago zer eginik, abadeei lepoa moztu eta elizak itxi arte!"
-Arrantzale guztiek dute ezizena, protagonistak izan ezik.
-Edizio honetan kapitulu amaieratan Ondarroako argazki zaharrak eta garaiko gai ezberdinak agertzen dira, irakurketa aberastuz.