Jump to ratings and reviews
Rate this book

Gari eta goroldiozko

Rate this book
Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti.

Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.

Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.

110 pages, Paperback

Published November 22, 2022

2 people are currently reading
52 people want to read

About the author

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
14 (16%)
4 stars
35 (41%)
3 stars
21 (25%)
2 stars
11 (13%)
1 star
3 (3%)
Displaying 1 - 6 of 6 reviews
Profile Image for Mairi.
3 reviews3 followers
August 12, 2023
Nere defizit de atenzion edo lokesea honek asko eskertu dau zatikatzia, asko kostau jako frase luziak ta honek deszifratziak ta hain barruan ulertziak... plazerra?
Relateable, eztait hori ona edo txarra dan, baina oso gustora irakurri dot.
145 reviews1 follower
February 28, 2024
Liburu atipikoa da, arraroa baino, baina behin jabetuta liburu hau ez zela "normala" pila bat disfrutatu dut, benetan. Erreflexio oso interesgarriak egiten du Anarik behin eta berriro, eta bikain idazten du. Asko gomendatzen dut, baina hori, jabetu ez dela eleberri arrunt bat.
Profile Image for Eneko.
37 reviews6 followers
January 24, 2023
Goroldioa eta garia, batean hasi eta bestean bukatzen den road-trip lokala. Agian ez du Road 66 batek izan dezakeen xarmarik izango, baina bidea beti da bide; nahiz eta batzuetan bidearen azkenean aurkitzen den horrek ezin norbera asebete.
Liburua, nahi bada, eta Anariri hitzak lapurtuta, ametsen eraiste neurtua baino ezta. Memoriaren ahanztura, gorantz erortzearen pareko paradoxa. Baina erortzeak ere badu beretik zerbait, nolabait, magikoa dena. Debut literario ederra Anarirena, ezbairik gabe.
63 reviews
February 21, 2023
miseria kostumbristak gustau ohi xat baña eziñ izandot erabilittako hizkerian harixa jarraittu, larreiko espesua. bukaketara bihartu biar izan naiz. halatabe, familixan inguruko kapituluek bihotzmiñ apurbat emuten daue.
Profile Image for untxitxo.
224 reviews
January 28, 2024
Fuas, kristona iduritu zait. Ze idazteko modu, metaforak aspaldi leitu dituzten hoberenak, konparaketak, eske ikaragarrie dena. Pile pile pile bat gustatu zait. Nik uste hemendik guttire berriz leituko dutela.
Displaying 1 - 6 of 6 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.