Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.
Harkaitz Cano Jauregi (1975) es uno de los mayores exponentes de la literatura vasca actual. Su trabajo se extiende por casi todos los géneros: cuento, novela, poesía, ensayo. Sus publicaciones más recientes son la novela «Twist» (2013) y el poemario «Compro oro» (2011). Colabora habitualmente con músicos y artistas de diferentes disciplinas. Como guionista de cómica ha publicado dos álbumes junto al dibujante Iñaki G. Holgado. Su obra ha sido traducida al inglés, al holandés, al italiano y al ruso, entre otros idiomas.
Ederra. Biografiak bereziki gusto ez izanik, mesfidati eskuratu nuen, irudiak konbentziduta agian (bravo!). Sorpresa galanta, lirismos beteriko ipuin oso gomendagarria. Maridaje perfektua dauka izen bereko Spotifyko listan.
Liburu honetan, Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxek (‘Josevisky’) Mikel Laboaren arimaren zatitxo bat bildu dutela esango nuke. Hiruren artean, maitasunez, tristuraz, umorez, samurtasunez, kolorez eta artez josi dute Ni ez naiz Mikel Laboa.
Canoren hitzak errepikatuz: "Denok daukagu bere irudia, baina argazkia atera nahian hasten zarenean beti desenfokatuta ateratzen da. Ihes egiten du. Atzetik gabilzkio gu, eta atzeman ezina da. Agian horregatik da hain polita proiektu hau."