Ezagutzen dituzu euskal hiriak? Gasteizen barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Gidariak Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin batera korrituko ditu Gasteizko kaleak, eraikinak, parkeak, plazak, artelanak, hilerriak, tabernak, museoak, auzoak, historia puskak eta istorio osoak. Asteburu bakarrean hiri berdea goitik behera ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Bilduma berean daude Baiona, Bilbo, Donostia, Donibane Garazi, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak. ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.
Narratzaileak bisita gidatua antolatzen du Gasteiz ezagutzeko bi egunetan zehar. Honela, badaude arrazoia batzuk hainbat bazterretan gelditzeko eta azalpenak emateko ikusnahiei: bai Patxik asmatzen dituen igarkizunak, bai bisitarien galderak, bai bere bidean topatzen dituen eraikinak eta estatuak.
Hau irakurri baino lehen, bilduma honetako beste bi liburu irakurri ditut: Donostia eta Bilbo (hori da, liburu bakoitzean Euskal Herriko hiriburu bati buruz eskainita dago). Esango nahi nuke, liburu hau onenetarikoa dela, Bilbo dedikatutari dagoenarekin batera; are gehiago, hemen erabiltzen den egitura da gehien gustatu zaidana orain arte, bisita gidatuak freskura zein arintasuna gehitzen dituelako. Horrez gain, gidak proposatzen dituen igarkizuna originalak arreta mantentzen laguntzen dute. Bestalde, berriro usten dut hiriaz gauza gutxi baino ez direla azaltzen eta ziur nago beste batzuk aipatutakoak baino askoz interesgarriagoak badaudela.