XXIII mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro. Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu. Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi
Irakurterreza eta engantxatzen duen liburua. Kapitulu bat amaitu eta hurrengoa irakurtzeko gogoz aritu naiz. Zientzia fikzioa eta nobela beltza uztartzen ditu. Horretaz gain, euskara bezalako hizkuntza gutxituaren inguruan hausnarketak egitera gonbidatzen du irakurlea. Guztiz gomendagarria!
Oso entretenigarria eta irakurtzeko erraza, parre ugari atera zizkidan. Hasiera apur bat makala nire gusturako, baina laister burubelarri sartuta nengoen istorioan. Mundu original eta ondo eraikia iruditu zait. Istorio osoa kontuz prestatua dagoela iruditu zait, plot-twist ederrarekin amaieraldean. Erosketa ona nire ustez, baina ez nioke gomendatuko euskarazko irakurle hasiberri bati
Izugarrizko liburua! Ze ondo pasa dodan irakurten. Historio zoroa, barregarria eta aldi berean gogorra. Hizkuntza gutxituen inguruan erreflexio interesgarriekin, zientzia fiksioa, pertsonai interesgarriak... Zer gehiago eskatu daiteke? Ah bai, denbora-bidaiak eta euskaldunok kontrolatutako unibertso bat!!! Zorionak idazleari, goxatu dot.
Euskaraz idatzitako zientzia-fikziozko eleberria; abentura bizkorra, ondo eraikitako pertsonaiak. Planteamendu interesgarria da euskarak eta euskal kulturak istorioan duena, eta idazleak barra eragiten dio irakurleari, Igone moduko pertsonaia zoroen bitartez.
Asko gustatu zait! Euskerazko eta euskal herria oinarritzat duen zientza fikzio humoretsua. Zientzia fikzioa izanda ere, errealitatearen puntu asko dituena ere. Oso oso TOP!!
Irakurterraza eta entretenigarria den liburua. Niri, tarteka, pixka bat geldoa egin zait kontakizuna eta bukaera azkarregia.
Gustatu zait: orain artean euskaraz ez dut horrelakorik irakurru. Informazio asko ematen du espazio oso gutxian. Espero ez dituzun gauzak gertatzen dira eta hori top da.
Ez zait gustatu: liburuaren erritmoa ez dela berdina. Oso azkar ematen zaio amaiera.
Asko disfrutatu dut euskarari buruzko hausnarketa eta pertsonaien bizipenak. Engantxatu nau, baina amaierak pixka bat hotz utzi nau. 200.orrialdera aldera plot twist itzela dago, baina horren ostean nahiko beherantza joan da nire ustez. Hala ere, pila bat gustatuko litzaidake hau serie batean bihurtuta ikustea!