Jump to ratings and reviews
Rate this book

Eskuko ekipajea: Euskal ipuin modernoen antologia

Rate this book
Bidaia labur baterako eskuko ekipajea egitean nola, antologia bat prestatzean, etxean utzi behar dira, ezinbestean, bestela sartu nahiko genituzkeen arropak eta trasteak. Baina bada atzera begira jarri eta ezinbestekoa edo kuttunena hautatzeko unea ere. 1963an hasi eta 2018an amaitzen den bidaia bat proposatu nahi du liburu honek. Euskal ipuin modernoetan barnako ibilbide bat, 25 idazle eta beste horrenbeste narrazio bidelagun hartuta. Badira mikroipuinak eta narrazio luzeagoak, ipuin fantastikoak eta kontakizun gordinak, zientzia fikziozkoak eta errealistak. Aurkituko ditu irakurleak antologia honetan ibilbide luzeko idazleen narrazio ezagunak bai eta hain ezagun ez diren batzuk ere. Askotarikoak dira, izan ere, eskuko ekipaje honetan sartu diren ipuinak. Baina guztiek dute zer esanik euskal ipuingintza garaikidearen ibilbidean, eta denek dute ipuin gogoangarriek izan ohi dituzten irakurlea ustekabean harrapatzeko eta hunkitzeko gaitasuna. Liburu honetan Ibon Egañak hautaturiko ipuinez gain, berak eginiko hitzaurre interesgarria dago. Bertan, hasieran egileak antologia hau egitean kontuan izan dituen irizpideak azaltzen ditu. Gero, Euskal ipuingintza modernoaz hitz egingo digu, horrela irakurleak izango du haren ikuspegi laburra baina sakona, eta bukaeran, idazleak ipuin bakoitzaren zertzelada batzuk emango ditu. Antologileak euskal ipuingintza modernoaren lagin adierazgarri bat hautatzea izan du asmoa, eta, antologia guztietan hautatzailearen gustuak, ikuspegi estetiko edo ideologikoak eragina baldin badu ere, ahalegina egin du, ustez behintzat, orriotan euskal ipuingintzaren panorama zabala eskaintzeko. Azken hamarkadetan argitaratutako euskal narratiba laburraren adierazgarri diren eta arrazoi batengatik edo besteagatik esanguratsuak izan diren ipuin eta ipuingileak biltzeko xedeak eraman nau 25 ipuin hauek hautatzera. Hautaketa egitean, oreka bilatzea izan dut kezka nagusietakoa, hala ipuin-moldeei dagokienez, estetikei dagokienez, argitalpen-urteei dagokienez nola idazleen jatorri geografikoari, belaunaldiari eta generoari dagokienez ere, ahal izan den neurrian. Liburu lau alaletan antolatu du antologileak, eta jarraian irakur dezakezu atal bakoitzean azaltzen diren ipuinak, idazleak eta argitalpen urteak. Larruak Ixiar Korronteak, 2001; Xabier Ikatza bezain beltz, 1997; Anjel Sargoria, (1970); Inazio Mujika Regina. Aitak maite ninduen ikaragarri,1987; Eider Paisaiak, 2017; Uxue Bueltak, 2005; Iñigo Aldaira, 2018. Bizitzak Koldo Arboletan, 1979; Mayi Miren, 1985; Iban Kontuak ez du erremediorik, 2005; Karmele Ez naiz ni, 2012; Mariasun Marrazkia,1988; Ur Beste bizitza, 2010; Karlos Logos magoa, 1991. Begiak Joseba Ginebra erregina erbestean, 1983; Arantxa Argazkiek ez dute gezurrik esaten, 1995; Katixa Festa gonbidatuak, 2007; Pello Behean, 1994; Jokin Muñ Isiluneak, 2003. Piztiak Bernardo Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena, 1988; Laura Satorzuloa, (1983); Ana Unikornioarena, (2014); Antton Zakur-ziloa, 1998; Harkaitz Ez zaie errazegi jarri behar, 2005; Jon Gauaz parke batean, 1963.

256 pages, Paperback

Published June 4, 2020

1 person want to read

About the author

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
0 (0%)
4 stars
1 (50%)
3 stars
0 (0%)
2 stars
1 (50%)
1 star
0 (0%)
No one has reviewed this book yet.

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.