Umetan galdu zuen begia. Solaskideari demanda eginez kontatzen du, hatza tentetuz puntuazio ikurrak lihoazkeen tarteetan. Gure ama trikotatzen ari zen, eta ni korrika sartu nintzen gelara, e, oso bihurria bainintzen, oso, oso, e. Gainera egin nion salto besarkatzeko eta besapean zeukan orratzak begia zeharkatu zidan, e.
Gu, beti, kontu handiz hurbildiko gara beragana, besapeetan josteko bi orratz luze balitu bezala
— Feb 25, 2026 03:19AM
Add a comment