izaro’s Reviews > Oihan hitzean mundua > Status Update
izaro
is on page 151 of 228
Hilen artean belaunikaturik zegoelarik, zera pentsatu zuen: orain, hau duk ametsa, amets txarra. Uste nian neronek gobernatzen nuela, baina berak gobernatzen naik ni.
— 18 hours, 48 min ago
Like flag
izaro’s Previous Updates
izaro
is on page 141 of 228
Nahiago zuen irakaspenak jaso, irakaspenak eman baino; eginak bilatu, Egia bilatu baino. Edonola ere, [...] batzuetan aukera egin beharra dauka egitearen eta ez egitearen artean. «Zertan ari dira?» galdera «zertan ari gara?» bihurtzen da bat-batean, eta, gero, «zer egin behar dut?».
Bazekien aukeratzeko ordua zuela, eta, hala eta guztiz ere, ez zeukan garbi zergatik, ezta zer beste alternatiba zeukan ere.
— Jun 26, 2026 06:37AM
Bazekien aukeratzeko ordua zuela, eta, hala eta guztiz ere, ez zeukan garbi zergatik, ezta zer beste alternatiba zeukan ere.
izaro
is on page 139 of 228
"Sha'ab"-ek «jainkoa» esan nahi zuen, [...] baina bazuen beste esanahi arras desberdin bat ere, Liubovek gogoan ez zeukana. [...] Bai horixe: "sha'ab", «itzultzailea».
Aproposegia zen ia, egokiegia.
Bi esanahiak lotuta ote zeuden?
— Jun 26, 2026 06:26AM
Aproposegia zen ia, egokiegia.
Bi esanahiak lotuta ote zeuden?
izaro
is on page 119 of 228
Hainbat bizitza lehiatsuren anabasa eta nahaspila, denak ere argi aldera bultzaka eta gorantz zein beherantz etengabe haziz; zarata ttiki hutsal andana baten ondoriozko isiltasuna; landareen axolagabetasun erabatekoa kontzientziaren agerpenaren aurrean;
— Jun 25, 2026 01:10PM
izaro
is on page 72 of 228
Zoazen tokira zoazela, suak erre egiten du; itsua behar da izan hori ez ikusteko. [...] eta horregatik maitatu zaitut: amestua zintudan zurekin hemen topo egin aurretik ere. Bide batean zindoazen, eta, zure atzean, zuhaitz gazteak hazten ziren, haritza eta urkia, sahatsa eta gorostia, izeia eta pinua, haltza, zumarra, lizar loreduna, munduaren teilatu eta horma guztiak, betiko biziberrituak.
— Jun 17, 2026 08:00AM
izaro
is on page 71 of 228
Beldurraren fruitua ontzen ari da. Eta ikusten dut zuk fruitu hori bildu duzula. Uzta-biltzailea zara. Ezagutzeko beldur garen hori guztia ikusia duzu, ezaguna duzu: erbestea, lotsa, mina, munduaren teilatu eta horma eroriak, ama zoritxarrean hilak, haur ezikasiak, ez-maitatuak... Garai berri bat da hau munduarentzat: garai txar bat. Eta zuk sufritua duzu hori guztia.
— Jun 17, 2026 07:47AM

