izaro’s Reviews > Beste zerbait > Status Update
izaro
is on page 133 of 192
Zora Neale Hurston aipatzen du Carmen María Machadoren bidez wow adoro
— Jun 30, 2026 04:44AM
Like flag
izaro’s Previous Updates
izaro
is on page 169 of 192
ez dakit, baina musikak bezainbeste hunkitzen nau oroitzapenak, kantu horiek ez dira kantuak bakarrik, nire bizitzaren parte dira, artefaktu afektiboak.
— Jun 30, 2026 02:38PM
izaro
is on page 161 of 192
beste norabait bizitzera joaten zarenean, leku populatuago batera, beti esaten dute herria txiki geratu zaizula klaro eta inoiz ez herriak bota zaituela klaro nahiz eta bigarrena gehien-gehienetan askoz gertuago dagoen errealitatetik.
— Jun 30, 2026 02:31PM
izaro
is on page 150 of 192
[...] ez diezaiogun euskarari leporatu euskararena ez dena. Euskara gu gara, guk egiten dugu. Ez dezagun guk geuk txikiagotu, guk geuk exotizatu, guk geuk bestetu, oharkabean behintzat, haren alde ari garelakoan gainera
— Jun 30, 2026 09:26AM
izaro
is on page 148 of 192
Edo kexak ikusten ditut sare sozialetan euskaraz ezin dela esan certero, ezin dela esan lúcido. Edo ok, esan daitekeela, adibidez honela, baina ez duela berdin sonatzen. Halakoak irakurrita, badirudi arazoa euskara dela, euskara ez dela nahikoa. Eta pentsatzen dut: ez dela nahikoa zer, nahikoa gaztelania?
— Jun 30, 2026 09:21AM
izaro
is on page 143 of 192
sailkapena, izan ere, zeinek behar du? edo, beste modu batera esanda, *nire inon ez egon nahia ote da zure ezinegona»?
(aipua Maialen Lunjanbiorena)
— Jun 30, 2026 09:10AM
izaro
is on page 141 of 192
hegemoniak hori egin baitezake, bere biolentzia autodefentsatzat aurkeztu eta gure autodefentsa biolentziatzat
— Jun 30, 2026 09:03AM
izaro
is on page 134 of 192
nahi dute que te estés callada y obedezcas y ya
si no te puto callas te dan pero bueno si te puto callas también te dan de otra forma desira kentzen dizute muerta en vida
— Jun 30, 2026 04:47AM
si no te puto callas te dan pero bueno si te puto callas también te dan de otra forma desira kentzen dizute muerta en vida
izaro
is on page 129 of 192
... eta besteen kontakizunetatik biziko nintzela beti.
— Jun 30, 2026 04:39AM
izaro
is on page 129 of 192
inoiz zulo beltz izan zen niretzat etorkizuna. irrealtasun-sentsazio inkontziente baina sakon batean bilduta bizi nintzen. iruditzen zitzaidan bizitza hura ez zela nire egiazko bizitza, nire egiazko bizitza ez zela oraindik hasi, beste nonbait zegoela. iruditzen zitzaidan nire egiazko bizitzak beste zerbait behar zuela izan. pentsatzen nuen benetako gauzak gertatzen ziren garaiek gazteegi –haur– harrapatu nindutela,
— Jun 30, 2026 04:38AM
izaro
is on page 123 of 192
Testu horiek zenbait ezaugarri komun dituzte; «fikzio mutante» edo «transgenero literario» gisa sailka litezke, [...]
Gaiaren aldetik, unibertso bat osatzen dute, Euskal Herri urbanoko kuir komunitatearen bizimoduari, praktikei, interesei eta kezkei lotuta, eta XXI. mendearen hasierako bizimoduan kokatuta
— Jun 30, 2026 03:29AM
Gaiaren aldetik, unibertso bat osatzen dute, Euskal Herri urbanoko kuir komunitatearen bizimoduari, praktikei, interesei eta kezkei lotuta, eta XXI. mendearen hasierako bizimoduan kokatuta

